Frantziako Konstituzio Kontseiluak hizkuntza gutxituen aldeko legea atzera bota du partzialki, 4. eta 9. artikuluak Frantziako Konstituzioaren aurkakoak direla argudiatuta. Mobilizazioaren antolatzaileen esanetan, “ebazpenak hizkuntza gutxituen murgiltze-ereduaren aurka egiten du. Horrek, besteak beste, ikastolak ataka larrian eta etorkizun ziurgabean ipintzen ditu”. Darabilgu elkartekoek laster jakinaraziko dute data berria.