Zubitaldeko parkea berrituko da Larrabetzun

Aikor aldizkaria 2021eko maiatzaren 28a

Larrabetzuko Udalak jakinarazi duenez, Zubitalde parkea birmoldatuko da aisialdirako gune berria sortzeko, naturarekin harreman estuan eta ahalik eta inpaktu bisual txikienarekin. Besteak beste, berdegunea handituko da; tirolina, mahaiak eta aulkiak ipiniko dira; enborrak era zurezko materialak jolas-eremu moduan jarriko dira; zuhaitz eta lore gehiago landatuko dira; eta katuentzako babeslekua egingo da. Egitasmoa garatzeko, kontuan hartu dira udal-teknikarien, Gym Berdearen, eskolako umeen, Umeen Kontseiluaren eta auzokideen ideiak.