“Borrokalari antifaxistak gogoan” ekitaldia Larrabetzun

Aikor aldizkaria 2021eko ekainaren 7a

Laurogeita lau urte bete dira faxistek Burdin Hesia apurtu zutela, eta Larrabetzun ekintza egingo da eraikuntza defendatzen ibili ziren borrokalarien omenez. Horrela, ekainaren 13an, 09:30ean, hitzordua ipini dute plazan, Gaztelumendira oinez joateko. Antifaxistak gogoratzeko ekitaldia 10:30ean egingo da Gaztelumendin bertan, eta 12:00etan txorizoa eta sagardoa dastatuko dira Eleixalden. Ondoren, bertso-saioa egingo da.