Udalak jakinarazi duenez, egitasmoaren lehen urratsa izan da hutsik zeuden kaleko txorkoak garbitzea. Ondoren, zuhaitz berriak landatu dituzte. “Hasiera batean pentsatu genuen logikoena izango litzatekeela txorko horietan ere gainerako txorkoetan zeuden espezie bereko aleak landatzea; hala ere, espezie hori Txinako eta Japoniako arbustu inbaditzailea da, eta horregatik erabaki genuen espezie horretako ale guztiak kendu eta haien ordez tokiko zuhaitzak landatzea: orotara 23 otsalizar eta urki ipini dira”. Udalaren esanetan, aurreko lerroetan aipatutako arbustu inbaditzailea “naturalizazio kezkagarria azaltzen ari da, bereziki gure erreken ertzetan”. Espezie horren hedapena gelditzeko, udalak pixkanaka-pixkanaka ordezkatuko ditu aleak, eta euren ordez espezie autoktonoak edo aloktonoak ipini.