Larrabetzuko eskolaren jaia

Aikor aldizkaria 2021ko eka. 10a, 10:58

Eskolaren jaia zapatuan, ekainak 12, egingo dute Larrabetzun. Besteak beste, hauek egongo dira: mendi-buelta, 6. mailako ikasleei agur esatea, otzara zozkatzea, Bizkargi dantza-taldearen saioa, kontu-kontalaria eta dantza urbanoaren ikuskizun-tailerra. Ekintzak frontoian izango dira. Bestalde, egun horretan ere eskolako patioa apaintzen jarraituko dute.