Plazandreak bigarrenez egingo da udan

Aikor aldizkaria 2021ko eka. 16a, 09:55

Laboral Kutxaren emakumezkoen udako pilota txapelketa da Plazandreak eta bigarren edizioa indarberrituta eta berrikuntzaz beteta etorriko da. Iazko txapelketan moduan, taldeen arteko lehiaketa izango da eta jardunaldi bakoitzean hiru partida jokatuko dira: banaka lau eta erdian, binaka, eta beste bat banaka kaiolaren barruan. Hala ere, berrikuntza moduan, aurten hiru talde arituko dira eta banakako lehen partida jokatzen duen pilotariak ezingo du bigarren buruz burukoan errepikatu; binakakoan aritzea izango du, berriz. Gainera, finalerako sailkatzeko talde bakoitzak irabazitako partidak hartuko dira kontuan. Lehiaketa ekainaren 21etik abuztuaren 2ra izango da eta partida guztiak Zornotzan jokatuko dira. Olatz Arrizabalagak (Larrabetzuko Olarreta pilota elkartea) dago parte-hartzaileen artean, eta Erlantz Garcia larrabetzuarrak hiru taldeetako bat zuzenduko du.