Darabilgu elkarteak eta Larrabetzuko Udalak kanpaina bat ipini dute abian herritarrak dendetan euskaraz eskatzera animatzeko. Kanpainan sei saltokik hartzen dute parte; arrandegia, okindegiak eta janari-denda, tartean. Bezeroek euskaraz eskatzen duten bakoitzean txartel bat, “hazkatu eta irabazi” bat, eskuratuko dute eta berehala ikusi ahalko dute saririk irabazi duten. Saritzat Errigorako lau otzara emango dira eta lerro hauek idaztean larrabetzuar bik jaso dute saria.