Garcia oso pozik azaldu da taldearen igoerarekin eta azpimarratu du herritar guztiek, eta bereziki gaztetxoenek, Uritarrari erakusten dioten babesa eta atxikimendua. “Hunkitu egiten nau”. Era berean, jokalarien meritua nabarmendu du. “Izan ere, aurten ez dute ezta txanpon ere bat kobratu. Horrek adierazten du gauzak beste modu batean atera ahal direla aurrera eta gurera ez dela diru bila etortzen, baizik eta lantzen ditugun balioak direla eta”.