Arrizabalaga, garaile Plazandreak lehiaketaren lehen saioan

Aikor aldizkaria 2021ko eka. 22a, 12:37

Atzo, Plazandreak lehiaketaren lehen partidak jokatu ziren Zornotzako pilotalekuan. Mikel Inuntziagaren taldeak puntu bi lortu zituen Reyes Azkoitiaren taldearen kontra banakako partidak irabazita. Horrela, Olatz Arrizabalagak (Olarreta Larrabetzuko pilota taldea) 12 eta 3 irabazi zion Miren Larrarteri; halere, Mendizabal kide zuela, 9 eta 12 galdu zuen Larrarteren eta Capellanen kontra. Bestalde, Etxegaraik 12 eta 11 irabazi zion Arraizari. Erlantz Garcia larrabetzuarren taldea datorren astean hasiko da lehiaketan.