Larrabetzuko Udalak jakinarazi duenez, herritar batzuek katuen koloniak kontrolatzeko prozesua hasteko proposamena egin zuten iaz, eta udalak HEA metodoa ipini du abian: harrapatu, esterilizatu eta askatu. Protokoloari jarraituta, udalak esterilizatuko ditu esandako herritarren taldeak harrapatzen dituen katuak, eta aurten 1.000 euro ipiniko ditu horretarako. “Neurriarekin koloniak kontrolik gabe haztea saihestu nahi da. Gainera, parke publiko batean leku txiki bat ere prestatu dute bizilagunek, katuak modu kontrolatuan elikatzeko”. Horri lotuta, udalak gogora ekarri du debekatuta dagoela leku publikoetan animaliak elikatzea.