Gerekizek lehiaketa bietan hartu zuen parte, bakoitzean poney batekin; hala ere, akats txiki batengatik Espainiako Txapelketatik kanpo gelditu zen. “Infanta Elena trofeoa irabazi ondoren, gogotsu geunden, baina bagenekien zaila izango zela, proba bakoitzean 35 zaldun ibili direlako, eta oso onak, gainera. Nolanahi ere, alabarengan konfiantza handia dugu eta beste behin ere onerako harritu gaitu. Egia esan, urte zoragarria izaten ari da garaipenei dagokienez, baina badakigu gorabeherak izan ahal direla eta zortea ere inportantea dela”. Larrabetzukoa txapelketa bietako zaldunik gazteena izan zen. Abenduan Poney Club Trofeoan parte hartzeko asmoa du.