Bizkaiko Bertsolari Txapelketarako sailkapen-fasea 2020ko maiatzean jokatzekoa zen; hala ere, COVID-19ak eragindako itxialdia dela-eta irailera atzeratu zen. Sailkapen-fasea osorik amaitu zen arren, antolatzaileek txapelketa atzeratzea erabaki zuten eta, Bizkaiko Bertsozale Elkarteak jakinarazi duenez, hura aurtengo udazkenean egingo da azkenean. Txapelketan 44 bertsolarik kantatuko dute eta haien artean izango dira Malen Amenabar eta Etxahun Lekue larrabetzuarrak. Txapelketa irailean aurkeztuko da, baina aurreratu dute lehenengo saioa urriaren 3an izango dela eta finala abenduaren 18an.