Arrizabalaga, garaitu gabekoa

Aikor aldizkaria 2021ko uzt. 13a, 10:44

Mikel Inuntziagaren taldea indartuta atera da Plazandreak txapelketaren bigarren itzuliaren hasieratik eta sailkapenaren lehen postuan jarraitzen du. Horrela, taldeko Olatz Arrizabalagak (Larrabetzuko Olarreta pilota elkartea) 9 eta 12 irabazi zion Reyes Azkoitiaren taldeko Miren Larrarteri. Arrizabalagak ez du bi urtetan buruz buruko partidarik galdu. Bestalde, bikoteka ez du zorterik izan, Arrate Bergara eta Miren Larrarte nagusitu direlako beraren eta Nora Mendizabalen kontra jokatutako partidan. Azkenean, Maddalen Etxegarai taldekideak 6 eta 12 irabazi dio Mirian Arraizari.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).