Erlantz Garcia larrabetzuarraren taldea garaile Plazandreak txapelketaren atzoko saioan

Aikor aldizkaria 2021ko uzt. 20a, 09:40

Larrabetzuarraren taldeko pilotariek partida guztiak irabazi zizkieten Mikel Inauntziagaren pilotariei Plazandreak txapelketaren atzoko saioan. Ondorioz, bigarren postuan daude sailkapenean bost puntu batuta. Lehenengo postuan Inauntziagaren pilotariak daude (sei puntu) eta hirugarren postuan, Reyes Azkoitaren pilotariak (lau puntu). Jokoan hiru puntu egonda, talde guztiek dute finalean egoteko aukera. Bestalde, aipatzekoa da Amaia Aldaik 12 eta 7 irabazi ziola Olatz Arrizabalagari (Larrabetzuko Olarreta pilota taldea), eta hori izan da gernikarrak bi urtean galdu duen buruz buruko lehen partida. Gainerako partidei dagokienez, Amaia Aldaik eta Uxue Osesek 12 eta 10 irabazi zieten Madalen Etxegarairi eta Nora Mendizabali, eta Leire Garaik 12 eta bi Madalen Etxegarairi.