Dena den, prestakuntzarako uneez gain, Topaketa Sozialistetan aisialdirako eta sozializaziorako aukerek garrantzi berezia izango dute, Gedar Langile Kazetak azaldu duenez. Izan ere, pandemiak hutsuneak eragin ditu hazte-prozesuan dagoen komunitate politikoa batzeko orduan. Mendi-martxa zein bertso-bazkaria ere izango dira, besteak beste, zapatuan.
Zapatuan, 9:00etan elkartuko dira gazteak herriko plazan, eta mendi-martxa eta hitzaldia izango dira ondoren. Bertso-bazkaria egingo dute gero, eta Bittor Altube, Gorka Pagonabarraga eta Maide Garmendia arituko dira kantari. Ekitaldi politikoaren ostean, J Martina eta Peio eta Itsua taldeen kontzertuek amaiera emango diote egunari.