Zirko Txosko

Aikor aldizkaria 2021ko uzt. 22a, 10:04

Oscar Paez galiziarrak eta Ariñe Azkue gipuzkoarrak Zirko Txosko konpainia osatzen dute. Kaleko zirkua egiten dute eta malabarismoz eta akrobaziaz betetako istorioak kontatzen dizkiete umeei zein helduei. Umorea publikoarengana ailegatzeko tresnatzat dute. Bikotea urtarrilean etorri zen Txorierrira bizi izatera, Larrabetzura hain zuzen ere. Aikor! aldizkariaren uztaileko alean irakurri ahalko duzue haiei egindako elkarrizketa.