Plazandreak txapelketaren azken saioak sorpresa ekarri du, izan ere, liderrak ziren Mikel Inuntziagaren pilotariak finaletik kanpo gelditu dira eta horretan Erlantz Garciaren taldea arituko da Reyes Azkoitiaren taldearen aurka. Talde biak arerioak izan ziren atzoko saioan eta larrabetzuarraren pilotariak 2 eta 1 nagusitu ziren. Finala barikuan, uztailak 29, jokatuko da Zornotzako pilotalekuan 19:30etik aurrera. Pilotalekuan publikoa egongo da eta edukiera % 35ekoa izango da.