Larrabetzuarren ekarpena eskatu dute kiroldegiaren araudia egiteko

Aikor aldizkaria 2021ko uzt. 27a, 13:21

Larrabetzuko kiroldegia osatzen dute frontoiak, igerilekuak, gimnasioak eta erabilera anitzeko gela batek. Hango udalak jakinarazi duenez, kiroldegia erabiltzeko araudia egingo dute, eta, horretarako, ekarpena egiteko eskatu diete herritarrei. Araudiaren lehen zirriborroa www.larrabetzu.eus webgunean dago irakurgai eta ekarpenak abuztuaren 13ra arte egin daitezke alkatetza@larrabetzu.eus helbide elektronikora mezu bat bidalita.