Belarrei buruzko tailerra Larrabetzun

Aikor aldizkaria 2021eko irailaren 6a

Zutunik Larrabetzuko elkarte feministak belarrei buruzko tailerra antolatu du irailaren 12rako eta 26rako. Belarrak ezagutzeko eta haiek eguneroko bizitzan erabiltzeko tailerra izango da: etxeko medikuntza, inguruko belarrak ezagutzea eta prestakinak eta errezetak. Tailerra euskaraz eta gaztelaniaz egingo da eta izena ematea irailaren 9ra arte egongo da zabalik. Mezua idatzi behar da zutuniktaldefeminista@gmail.com helbide elektronikora. Soldatadunek 20 euro ordaindu beharko dute, eta langabeek, zortzi euro.