Ekhi Lambert, Hori Bai gaztetxean

Aikor aldizkaria 2021eko irailaren 7a

Asteon Domekan Hori Bain kantaldi-sortari berrekingo diote Larrabetzun, eta lehen kontzertua Ekhi Lambertek egingo du. Irulegiko abeslariak Haustura diskoa aurkeztuko du bertan. Kontzertua domekan, irailak 12, izango da 18:30ean eta sarrerak 10 euro balio du. Izena ematea aurrez eman behar da kulturbilgunea@gmail.com helbide elektronikora idatzita.