Tailerra astelehenean, irailak 13, aurkeztuko da Gure Etxean, 17:00etan. Tailerrean dagoeneko parte hartzen duten lagun batzuk arituko dira aurkezpenean; hortaz, hara hurbiltzen direnek euren ahotik ezagutuko dituzte programaren ezaugarriak eta onurak. Izena ematea Gure Etxean bertan egin daiteke, edo 946 423 100 telefono-zenbakira deituta.