Klimaterioari buruzko tailerra Larrabetzun

a: Cottonbro (Pexels) 2021ko ira. 23a, 12:26

Tailerra Zutunik Larrabetzuko elkarte feministak antolatu du irailaren 29rako, eta hura May Serrano sortzaileak eta Juncal Altzuragai fisioterapeutak emango dute. Tailerra 19:00etatik 20:30era izango da Anguleri kultur etxean eta, besteak beste, galdera hauei erantzungo diete bertan: Zer da klimaterioa? Eta menopausia? Zeintzuk dira sintoma nagusiak? Eta plazera? Izena emateko, zutuniktaldefeminista@gmail.com helbide elektronikora idatzi behar da. Umeak zaintzeko zerbitzua eskaintzeko azken eguna irailaren 27a izango da.