Arrizabalaga, garaile Errioxan

Aikor aldizkaria 2021ko ira. 27a, 12:25

Zapatuan, irailak 25, Errioxako Gobernuaren San Mateo-Laboral Kutxa Sari Nagusiaren finalak izan ziren Adarraga pilotalekuan, Logroñon. Olatz Arrizabalagak (Larrabetzuko Olarreta pilota kluba) eta Naroa Agirrek txapela eskuratu zuten bertan, elite kategorian, Amaia Aldairi eta Andrea Capellani 13 eta 22 irabazita.