Larrabetzuko lau irakasle Frantziako eskola batera joan dira Erasmus + egitasmoaren harira

Aikor aldizkaria 2021ko ira. 27a, 13:17

Larrabetzuko eskola Erasmus + egitasmoaren barruan dago eta horri lotuta hainbat bidaia egingo dituzte STEAM metodoari buruz gehiago ikasteko. Metodo horren ardatz nagusia da eginez ikastea, ikuspegi integratzailea du eta ekartzen du ikasleek interes handiagoa izatea zientzian, teknologian, ingeniaritzan, arteetan eta matematikan. Eskolako irakasleek “job shadowing”-a eta ikastaro batzuk egingo dituzte. Horrela, bada, aste honetan haietako lau egongo dira Frantziako Void-Vacon herriko eskola batean, eta urriaren amaieran eskola horretako irakasleak Larrabetzura joango dira hango lan egiteko modua ezagutzera.   

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).