Esker ona adieraziko diete Larrabetzuko hainbat kirolariri

a: JESHOOTS.com (Pexels) 2021ko ira. 30a, 07:48

Kirolbilgunea sortu dute Larrabetzuko kirol-elkarteek, udalak eta herritarrek, besteak beste, kirol-mota guztiak sustatzeko eta herriko jarduerak koordinatzeko. Lehen ekitaldia bihar, urriak 1, egingo dute 19:30ean, Anguleri kultur etxearen aurrean. Ekitaldian, aurreko denboraldian nabarmendu ziren herriko hainbat kirolariri adieraziko diete esker ona. Kirolarien horien artean hauek daude: Patxi Suarez eta Jose Centeno, gurpildun aulkiko saskibaloiko ligaren txapeldunak; Amaia Ginea, bikeyoringeko txapelduna; Beñat Lekue, Bizkaiko Aizkolarien Txapelketaren garailea; Txokoan emakume pilotarien elkartea; Uritarra futbol-taldea; eta Jone Etxebarria, triatloilaria.