BI-2713 errepidean segurtasuna hobetzeko eskatu du Larrabetzuk

Aikor aldizkaria 2021ko urr. 1a, 10:03

Larrabetzuko Udalak azaldu duenez, ibilgailuen gehiegizko abiaduraren ondorioz arazoak sortzen dira Goikoelexean eta, gainera, Gaztelumendiko bidegurutzearen eta Goikoelexearen arteko ibilbidea arriskutsua da oinezkoentzat. Hori dela eta, “azken urteotan udalak behin baino gehiagotan eskatu du BI-2713 errepidean (Gamiz-Fikara doana) segurtasuna hobetzeko neurriak hartzeko”. Horri lotuta, eta jakinarazitakoaren arabera, iraileko osoko bilkuran aho batez onartu zuten Bizkaiko Foru Aldundiari eskatzea “arazoa aztertzeko eta bide-segurtasuna hobetzeko neurriak proposatzeko, eta saileko arduradunarekin bilera egiteko arazoa aztertze aldera”.