Urriaren 10ean, Euskadiko 3. Mailako Aizkora Txapelketaren hirugarren kanporaketa egingo da Larrabetzuko frontoian. Saioa 12:00etan hasiko da eta bertan Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako aizkolariek hartuko dute parte; Beñat Lekue larrabetzuarra, haien artean. Aizkolari bakoitzak lau kanaerdiko ebakiko ditu (54 ontzako enborrak).