Larrabetzuko osoko bilkurak udal-webgunean ikusgai

Aikor aldizkaria 2021ko urr. 14a, 09:29

Larrabetzuko Udalak jakinarazi duenez, beste urrats bat egin du udal-erakundea herritarrei hurbiltzeko. Horrela, bada, www.larrabetzu.eus webgunean esteka berri hau ipini dute herritarrek hilero osoko bilkurak ikus ditzaten. Lotura horretan argitaratuko dira osoko bilkuren bideoak, gai-zerrenda eta dokumentazioa.