Eguraldi ederra eta giro ezin hobea atzo Bertoko Produktuen Azokan, Larrabetzun. Gurpide baserritarren eta kontsumitzaileen elkarteak antolatu zuen azoka eta, iazko geldialdiaren ostean, herriko, Bizkaiko eta Nafarroako ekoizleak batu ziren berriro plazan. Hara eraman ziren, besteak beste, ortuariak, esnekiak, pasta, marmelada, sendabelarrak eta artisau-lanak.