Tailerra azaroaren 11n, 17:00etatik 20:00etara, egingo da Anguleri kultur etxean, eta, beste batzuen artean, maskulinitate-eredu tradizionalak hausnartuko dira bertan. Izena ematea Anguleri kultur etxean bertan egin daiteke, liburutegia@larrabetzu.eus helbide elektronikora idatzita edo 944 558 271 telefono-zenbakira deituta. Hiruki Larroxa kooperatibak zuzenduko du formazio-tailerra. Larrabetzuko Udalak antolatutako ekintza da.