Begirale ikastaroa Larrabetzun

a: Lukas (Pexels) 2021eko urriaren 26a

Ikastaroa azarotik apirilera arte izango da eta Bizkaiko Urtxintxa eskolak emango du. Herrikoek lehentasuna edukiko dute ikastaroa egiteko orduan eta horrek 450 euro balioko du. Ikastaroa gaindituz gero, udalak % 50 ordainduko die Larrabetzun erroldatutakoei. Izena ematea azaroaren 5era arte egin daiteke hemen. Informazio gehiagorako: matrikulazioa@urtxintxaeskola.eus eta 944 320 445.