Azaro feminista Larrabetzun

Aikor aldizkaria 2021ko urr. 28a, 14:15

Zutunik Larrabetzuko talde feministak hainbat ekitaldi antolatu du azarorako. Hilaren 2an, 18:00etan, “Zapalkuntza eta probilegioa” tailerra izango da Anguleri kultur etxean, Cony Carranza eta Itziar Gandariasen eskutik, eta azaroaren 21ean, pala-topaketa feminista, 10:00etatik aurrera, frontoian. Izena emateak 10 euro balio du bikoteko eta 649 004 866 telefono-zenbakira whatsappa bidalita egin behar da; azken eguna azaroaren 5a izango da. Bestalde, Estitxu Fernandezek  indarkeria obstetrikoari buruzko hitzaldia egingo du azaroaren 24an, 18:00etan, Angulerin, eta hurrengo egunean, azaroak 25, ekitaldia egingo da Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Eguna dela eta.