Antzina, kalabazak eta arbiak hustu, begiko, sudurreko eta ahoko zuloak egin, eta haien barruan kandelak pizten ziren. Kalabazak-eta bide bazterretan uzten ziren hildakoen arimei bidea erakusteko. Era berean, gazteak eta umeak etxeko trapu zaharrekin mozorrotzen ziren auzokideak beldurtzeko. Familiek gaztainak jan ohi zituzten, eta, herri batzuetan, umeak eskean ibiltzen ziren. Urte batzuk dira elkarteek eta erakundeek Txorierriko kaleetara ekarri dituztela berriro ohitura horiek. Larrabetzun, esaterako, eta ohi denez, Akarbaltz Gaua antolatu zuen urriaren 31n Kulturbilguneak. Gau hartan antzezlana egin zuten txikien eta handien gozamenerako. Idoia Andresek grabatutako antzezlanaren zatia ikusgai dago bideoan.