Hobekuntzak Larrabetzuko gimnasioan

a: RODNAE Productions (Pexels) 2021eko azaroaren 3a

Larrabetzuko Udalak adierazi duenez, 7.000 euro ipini ditu gimnasia eta muskulazioa praktikatzeko tresnak berritzeko eta materiala erosteko. Besteak beste, halterak, kutxa pilometriko bat, baloi medizinal bat, erresistentzia-bandak eta pisuak erosi dituzte. “Horri udaberrian egindako inbertsioa gehitu behar zaio, gimnasioan zazpi aparatu berri ipini ziren eta”, esan dute.