Sokatira txapelketa Larrabetzun

a: Bilbao Plan 2021ko aza. 8a, 11:23

Euskadiko Herri Kirol Federakundeak eta Larrabetzuko Udalak antolatuta, zapatuan, azaroak 13, Sokatira Txapelketa 4 x4 izango da herriko pilotalekuan. Txapelketa 17:00etan hasiko da eta sarrera doakoa izango da. Hogeita bat urte azpiko kategorian (neska eta mutilak) talde hauek hartuko dute parte: Antsoain A eta B, Abadiño A eta B, Badaiotz, Araxe, Berriozar A eta B eta Goiherri A eta B. Senior kategorian (gizonak) hauek arituko dira: Beti Gazte, Berriozar, Txantrea, Antsoain, Ibarra, Bizindar, Amaiur eta Abadiño.