Bizkargi Larrabetzuko dantza-taldeak zazpi urte bete ditu eta urteurrena gaur arratsaldean ospatuko du. Jakinarazi dutenez, 17:00etatik 19:00etara puzgarriak egongo dira frontoian, eta 19:00etan, dantza-plaza Eingo taldearen eskutik. Ondoren, kanta-dantza-poteoa egingo dute.