Larrabetzu, dantzan

Aikor aldizkaria 2021ko aza. 15a, 12:39

Bizkargi Larrabetzuko dantza-taldeak zazpi urte bete ditu eta urteurrena barikuan ospatu zuen. Arrastian, puzgarriak jarri zituzten frontoian; eta ondoren, dantza-plaza, Eingo taldearen eskutik. Jaia biribiltzeko, taldeak herriarekin egin zuen bat eta larrabetzuarrak, zelan ez, dantzan hasi ziren herriko plazan.