Beti Gazte eta Goiherri A, garaileak Larrabetzun

b: idoia Andres 2021ko aza. 16a, 09:23

Euskadiko Herri Kirol Federakundeak eta Larrabetzuko Udalak antolatuta, zapatuan Euskadiko Goma Gaineko 4 x 4 Sokatira Txapelketaren lehen jardunaldia izan zen Larrabetzun. Gizonezkoen kategorian, Beti Gazte izan zen lehena eta gainerako taldeak hurrengo ordena honetan sailkatu ziren: Ibarra, Ñapurrak, Txantrea, Berriozar, Amaiur, Antsoain, Abadiño eta Bizindar. Hogeita bat urte azpiko kategorian, bestalde, hau izan zen sailkapena: Goiherri A, 10 puntu; Antsoain B, 9 puntu; Berriozar A, 8 puntu; Abadiño A, 7 puntu; Goiherri B, 6 puntu; Antsoain A, 5 puntu; Abadiño B, 4 puntu; Getxo, 3 puntu; Berriozar B, 2 puntu eta Araxes, puntu bat. Txapelketa hiru saiok osatzen dute eta horietan puntu gehien eskuratzen duena garailea izango da.