Gabonetako postal lehiaketa Larrabetzun

a: utopiangetxo.com 2021ko aza. 17a, 13:54

Larrabetzuko Udalak Gabonetako postal lehiaketa antolatu du 18. aldiz. Hiru kategoria egongo dira: A, Haur Hezkuntzako lau eta bost urteko umeentzat; B, Lehen Hezkuntzako 1., 2. eta 3. Mailetako ikasleentzat; eta D, Lehen Hezkuntzako 4., 5. eta 6. mailetakoentzat. Parte-hartzaile bakoitzak gehienez lan bi aurkeztu ahalko ditu eta epaimahaiak lanen originaltasuna eta gaia (negua, solstizioa, elurra…) hartuko ditu kontuan erabakia hartzeko orduan. Kategoria bakoitzeko sari bi emango dira.

Lanak azaroaren 22tik 26ra aurkeztu beharko dira Anguleri kultur etxean. Lanak DIN A4 folio erdi batean aurkeztu beharko dira eta ez da kartulina edo beste paper-mota bat onartuko. Gutun-azal handi baten barruan aurkeztu beharko dira, eta kanpoko aldean, kategoria idatzi. Haren barruan beste gutun-azal txiki bat sartuko da, eta horren barruan egilearen izen-abizenak, adina, telefono-zenbakia eta adina idatzi. Lan sarituak udal-webgunean jakinaraziko dira abenduaren 17an eta saridunek Angulerin jaso ahalko dituzte opariak abenduaren 21etik aurrera.