Antama Pantahou Greziako taldeak Musikaren hariak txotxongiloen ikuskizuna eraman zuten zapatuan Larrabetzura. Munduko hainbat lekutako musika protagonista zela, txotxongilo musikariek kontzertua egin zuten Hori Bai gaztetxean. Kulturbilguneak antolatutako ekimena izan zen.