Larrabetzuarrak aspalditik dabiltza herria 2. tarifa-gunean sartzeko. Sinadurak ere batu dituzte eta horiek Bizkaiko Foru Aldundira bidali dituzte. Era berean, gazteek Garraio Irauli lantaldea sortu dute Lezamako eta Zamudioko beste gazte batzuekin batera, eta Bizkaiko Foru Aldundiari bi aldarrikapen egiten dizkiote: alde batetik, Larrabetzu 2. Tarifa-gunean sartzea; eta bestetik, unibertsitatera autobus gehiago jartzea. Eskaerak Larrabetzuko osoko batzarrera eraman zituzten atzo eta bertan haien aldeko mozioa onartu zuten.