Lekue finalera sailkatu da

Egilea: Binke aldizkaria 2021eko azaroaren 29a

Zapatuan, Etxahun Lekue larrabetzuarra nagusitu zen Bizkaiko Bertsolari Txapelketako bigarren finalaurrekoan eta, beraz, abenduaren 18an Bilbon jokatuko den finalerako txartela lortu zuen. Binke Galdakakoko eta Usansoloko aldizkariak bertso-saioaren bideoa egin du eta guk zati bat argitaratu dugu. 

Saioa Galdakaoko Urreta kiroldegian egin zen eta Lekuerekin batera, hauek aritu ziren: Aitor Bizkarra, Aitor Etxebarriazarraga, Josune Aramendi, Oihana Bartra eta Xabat Galletebeitia. Txapelketaren hirugarren eta azken finalaurrekoa zapatuan, abenduak 4, izango da Larrabetzun. Sarrerak www.bertsosarrerak.eus webgunean erosi daitezke, edo txarteldegian.