“Haurren aurrean helduak heldu” ekimena bihar aurkeztuko da Larrabetzun

Aikor aldizkaria 2021ko aza. 30a, 14:10

Ekimenaren helburua da haurren erreferente helduen arteko hizkuntza-praktikak aldatzea eta euskara gehiago erabiltzea. Bihar, abenduak 1, egitasmoaren inguruko solasaldia izango da Iñaki Eizmendi gizarte-hezitzailearen eskutik. Hitzordua 18:30ean ipini dute Anguleri kultur etxean. Umeak zaintzeko zerbitzua eskainiko da eta hura eskatzeko azken eguna gaur da darabilgu@darabilgu.eus helbide elektronikora idatzita. “Haurren aurrean helduak heldu” ekimena Euskaltzaleen Topaguneak antolatutakoa da.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).