Gaur egitekoa zen “Haurren aurrean helduak heldu” ekimenaren gaineko solasaldia, Iñaki Eizmendi gizarte-hezitzailearen eskutik. Jakinarazi denez, ekintza abenduaren 13ra atzeratu behar izan da eta 18:30ean egingo da Anguleri kultur etxean. Umeak zaintzeko zerbitzua eskainiko da eta hura eskatzeko azken eguna abenduaren 11n izango da darabilgu@darabilgu.eus helbide elektronikora idatzita. “Haurren aurrean helduak heldu” ekimena Euskaltzaleen Topaguneak antolatutako egitasmoa da eta bere helburua da haurren erreferente helduen arteko hizkuntza-praktikak aldatzea eta euskara gehiago erabiltzea.