Garraioa Iraulik ekimena iragarri du abenduaren 17rako

b: Garraioa Irauli 2021eko abenduaren 3a

Larrabetzuko, Lezamako eta Zamudioko gazteek Garraioa Irauli lantaldea sortu dute. Atzo agerraldia egin zuten Bizkaibuseko zerbitzuarekin esandako herriek duten arazoa azaltzeko, eta beste behin eskatzeko Larrabetzu 2. tarifa-gunera aldatzeko eta unibertsitatera autobus gehiago jartzeko. Era berean, iragarri zuten abenduan 17an Larrabetzun ekitaldia egingo dutela. Egunean bertan emango dute ekimenaren berri.