Nerea Ibarzabalek irabazi zuen Larrabetzun

a. Idoia Andres 2021ko abe. 9a, 10:28

Joan den zapatuan, abenduak 4, Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren hirugarren eta azken finalaurrekoa jokatu zen Larrabetzun. Hori Nerea Ibarzabalek irabazi zuen eta, hortaz, abenduaren 18ko finalean kantatuko du hurrengo bertsolari hauekin batera: Etxahun Lekue larrabetzuarra, Gorka Pagonabarraga, Aitor Bizkarra, Jone Uria, Xabat Galletebeitia, Aitor Etxebarriazarraga eta Onintza Enbeita. Finala 17:00etan izango da Bilbao Arenan eta sarrerak txarteldegian bertan erosi ahalko dira 12:30etik aurrera, edo www.bertsosarrerak.eus webgunean.   

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).