`Luze edo motz´ bakarrizketa Larrabetzun

Aikor aldizkaria 2021eko abenduaren 9a

Mirari Martiarenak eta Idoia Torregaraiak Luze edo motz bakarrizketa egingo dute domekan, abenduak 12, Larrabetzuko Hori Bai gaztetxean. Bertan emakumeen kontuak jorratuko dituzte umorez. Saioa 18:30ean hasiko da eta sarrerak bost euro balioko du langileentzat, eta bi euro, gainerakoentzat. Zutunik elkarte feministak eta Berdintasun Arloak antolatutako ekintza da.