Garraioa Iraulik autobusa gelditu zuen garraio-zerbitzu duina eskatzeko

a: Garraioa Irauli 2021ko abe. 20a, 10:20

Garraioa Irauli taldeak aldarrikapen nagusi bi ditu: alde batetik, Larrabetzu 2. tarifa-gunera aldatzea, eta bestetik, unibertsitatera autobus gehiago jartzea. Aldarrikapenak Bizkaiko Foru Aldundira eraman dituzte, baina, euren esanetan, ez dute erantzunik jaso. Hori dela eta, ekimena egin zuten bariku arratsaldean, abenduak 17, Larrabetzun: herritar batzuek autobusa gelditu zuten eta garraio-zerbitzu duinaren aldeko kartelak ipini zituzten bertan. Bestalde, taldeak 442 sinadura batu zituen aurreko hilabetean, eta horiek Aldundira bidali. Aipatu dutenez, sinadurak berriro bidaliko dizkiote foru-erakundeari.