Etxanizek ezin izan du txapela irabazi

Aikor aldizkaria 2022ko urt. 31a, 11:59

Atzo, urtarrilaren 30ean, Paleta Larruzko emakumezkoen IV. Torneoaren finala jokatu zen eta faboritoak nagusitu ziren. Nagore Martinek eta Maider Huizik 2 eta 1 irabazi zieten Amaia Irazustabarrenari eta Leire Etxanizi. Partida gogorra izan zen, baina onenek jantzi zuten txapela. Izan ere, txapelketaren partida guztiak irabazi dituzte. Bitxia badirudi ere, antolatzaileek Amaia Irazustabarrenari eman zioten pilotari onenaren saria. Pilotari horrek txapelketaren lehenengo hiru edizioak irabazi zituen, baina laugarrenean ezin izan zuen garaipena lortu. 

Partida Bizkaia frontoian jokatu zen, Bilbon. Gainera, hirugarren postua erabakitzeko lehia ere egin zen. Horretan, Leire Galdos eta Itsaso Erasun izan ziren irabazleak: 2 eta 1 irabazi zieten Uxue Agirresaroberi eta Ariane Arrietari. Partida biak ETB1ean ikusteko aukera egon zen.