Jokin Altuna Larrabetzuko pilotari gazteekin izango da bihar

Aikor aldizkaria 2022ko ots. 1a, 11:01

Larrabetzuko Olarreta Pilota taldeak hainbat neska-mutil ditu eskolan. Eta bihar, 16:15etik aurrera, opari ederra jasoko dute. Izan ere, Jokin Altuna pilotari profesionalak bisitatuko du Larrabetzuko frontoia eta gazteekin egingo du entrenamendua. Ostean, solasaldia ere eskainiko die. 

Altuna (Amezketa, 1996) Aspe enpresako pilotari profesionala da, bere familiaren hirugarrena, hain zuzen ere. Imanol eta Garikoitz osabak ere izan ziren profesionalak. Gipuzkoarra azken urteotako pilotaririk onenetarikoa izan da. Izan ere, bi aldiz irabazi ditu Banakako Eskupilota Txapelketa (2018an eta 2021ean); eta hiru aldiz, Lau t´erdikoa (2017an, 2020an eta 2021ean). Gainera, txapeldunordea ere izan da hainbat aldiz: 2020an, banaka; eta 2016an, 2018an eta 2019an, Lau t´erdikoan.